TAGen gure pertinax-kontrapartida propioak fabrikatzen ditugu, kontrarrakalen (tirak) ohiko konponketaren alternatiba gisa.
Produktu honek kalitate hobea dakar, eta, batez ere, lanak prestatzeko denbora asko murrizten du, zentratzeko sistema erraza baitarama bere baitan, trokeleko arraildura guztietarako konponketak banan-banan mozten joan beharrik izan gabe.
Arlo honetan, gure bezeroekin elkarlanean ikertzen eta probatzen aritu gara, produktu ezberdin bat garatzera heldu arte. Produktu hori bere zehaztasun-akaberagatik nahiz zentratzeko bere erraztasunagatik nabarmentzen da.