GURI BURUZ

80ko hamarkadaren amaieran sortu zenetik, Troqueles TAG hazten eta aldaketetara egokitzen joan da etengabeko berrikuntzaren bitartez. Lehen urte haietatik gauza asko aldatu dira, baina TAGen egunero ahalegintzen gara beti bidelagun izan ditugun balioak ez galtzeko: bezeroarekiko harremanean hurbiltasuna eta ondo egindako gauzekiko gustua, azken batean, kalitatea.

Gure lana merkatuan aintzatetsia da gure bezeroei ekoizpen-maila bikaina eskaintzeagatik.

1989:

Enpresaren sorrera Juan Ramon Lasa jaunaren eskutik.

1993:

Gure eragin-eremua zabaltzea eta Frantziako merkatuan sartzea.

1995:

Sortzailea hil eta egungo kudeatzaile Marian Sierra Hernández andreak hartzen du kargua.

1995:

Laser bidezko ebaketak egiteko lehen ekipamendua eskuratzea.

1996:

Lantegia egungo kokagunera aldatzea eta instalazioak handitzea.

2000:

Zumitzak tolesteko lehen makina automatikoan inbertsioa.

2005:

Trokelen fabrikazio-prozesuaren automatizazioa.
Pertinax-xaflen fabrikazioan aitzindariak.

2006:

Gomen ebaketarako lehen makina automatikoa erostea.

2009:

Estatuko talde garrantzitsuenetan kokatzea.

2011:

Nazioarteko merkatuan hedatzea, hainbat kontinentetan kokapen fisikoekin.

2012:

ERP kudeaketa-sistema bat ezartzea, prozesuaren fase guztiak kontrolatuz: administrazioa, kalitatea, diseinua eta ekoizpena.

2013:

TOP PRODUKTUEN GAMA garatzea, bezeroen artean arrakasta handiarekin.

2017:

Saria Marian Sierrari, TAGko gerenteari, Gipuzkoako urteko enpresaburu onena legez.

2018:

Pabilioiaren eta bulegoen birmoldaketa.

2021:

Mundu mailan SPO linearako Bobsten eskutik ziurtagiria jaso zuen lehen trokel-ebakitzailea.

2023:

Autokontsumo-sistema fotovoltaikoaren instalazioa.

TAGekin lan eginez,
BERRIKUNTZA HURBILTASUNA ARINTASUNA ZORROZTASUNA KALITATEA
aukeratzen duzu.

TAG MUNDUAN ZEHAR

Gure soluzioek espektatiba zorrotzenak gainditzen dituzte. Horri esker, munduko hainbat herrialdetan gaude.

Jar zaitez gurekin harremanetan eta gure produktuak jasotzeko modurik eraginkorrena gomendatuko dizugu, tokiko agente baten bidez edo zuzenean gure fabrikatik:

 

info@troquelestag.com
+34 943 693214

HARREMANETARAKO FORMULARIOA